XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxevarria'tik

Bateatu da Bustiñei'ko Leire Ayerza.

Elgoibar'en il dira Baltzola-goiko Jose, 62 urtekin ta Arnoriga'ko Gregori.

Soldautzaia egitera Ferrol'era joan da Pedro Jose Corcostegui.

Bertan dago urtebarrietan joanda Adrian'go Antonio.

Ameriketa'tik etorrita dago Beko-etxebarriko Juan Jose.

Markiñera bizitera joanda dagoz Zuluetakoak.

Itxillarte'ko Agustin Markiñeko Hospitalean sartu da.

Jose Francisco Echavek Seat 124 familiar berria ekarri dau.

Joan dan domekan 30 lagun batu ziran 1948 kinto diranak.

Lenengo Mezea ta gero bazkaria izan eben.

Il onen 19'an iru egunerako Madrilgo Feria del Campo ikustera doiaz emendik 20 andrazko, neguan Ajentziako kursillotean ibillitakoak, inguruko beste 54 andrazkoekin.

Probak: Geien egin ebana Castro Urdiales'ko Ormazabal izan zan: 41 untze.

Inguruetakoen artean geien izan zan (36 untze ta geitxuago) Egixar ta Atzoinzabaleko idiakin egindako bustarria.

Azkenengo egunean txal eder bat zotz egin zan ta Iziar'era joan zan.